
Ananaren segmentu bakoitza beste hiruren gainean hazten da, baina ez edozein ordenatan. Jarrera diagonalean, segmentuek lerroak osatzen dituzte, eta lerro horiek, anana osoan, segmentuen ilarak, kiribil-itxurakoak.
Hiru kiribil-motatan ordenatzen dira segmentuak, eta mota horien kopuruen arteko erlazioa zenbakien segida ezagun baten araberakoa da. Matematikariek Fibonacciren segida deitzen diote ananaren kiribilen arteko erlazioari. Ez da salbuespena; naturan askotan azaltzen dira Fibonacciren segidak.
Roa Zubia, Guillermo
Elhuyar Zientzia