}

Aminoazidoen antzeko molekula bat espazioan

2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aminoazidoen antzeko molekula bat espazioan
2008/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: S. Thorwirth/MPIfR)

Aminoazido baten antzeko itxura duen molekula bat, amino azetonitriloa, aurkitu du Irrati-astronomiarako Max Planck Institutuko ikertzaileek zuzendutako talde batek. Esne Bidearen erdian identifikatu dute, 25.000 argi-urtera dagoen hautsezko eta gasezko hodei oso konpaktu batean (LMH hodeian).

Espazioan molekula organikoak detektatzea ez da ohiz kanpokoa. Astronomoek, gasa eta hautsa ez ezik, oinarrizko substantzia organikoak ere aurkitu ohi dituzte. Horretarako, atomoek eta molekulek igortzen duten argia aztertzen dute. Bakoitzak oso maiztasun espezifikoetan igortzen du, eta astronomoek argi hori aztertzen dute zer konposatu dauden jakiteko.

Amino azetonitriloaren moduko molekulak aurkitzea aurkikuntza garrantzitsua da, ez baita erraza horrelakorik sortzea espazioan egon ohi diren muturreko tenperaturetan. Beroegia baldin bada, desegin egiten dira, eta, hotzegia baldin bada, berriz, ezin dira eratu.

1
242
2008
5
022
Biokimika; Astronomia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia