}

Ama helduek haur ezker gehiago

1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Berrogei edo urte gehiago dituzten amek, gazteagoek baino haur ezker gehiago izaten dituzte. Kanadan egindako ikerketa baten arabera, bikoiztu egiten omen da haur ezkerra izateko probabilitatea ama helduen kasuan.

Ama helduek haurdunaldi- zein erditze-garaian gazteek baino arazo gehiago izatean omen datza arrazoi nagusiena.

Vancouver-eko Unibertsitateko Stanley Loren-ek zuzendutako taldea, 2.228 unibertsitariren artean inkesta bat egin zuen. Zenbait galderen artean ikaslea jaiotzean amak zuen adinaz eta ikaslea ezkerra edo eskuina zen galdetzen zen.

Lortutako datuak oso adierazgarriak izan ziren. Ama 30Þ35 urte bitartekoa baldin bazen, haurrak %25eko probabilitatea zuen ezkerra izateko. Ama 35Þ39 urte bitartekoa baldin bazen, probabilitatea %40koa zen eta azkenik, amak 40 urte baino gehiago baldin bazituen probabilitatea %58koa zen.

Ikerketa hauek kuriositate gisa bakarrik hartu behar dira, baina badirudi kasu hauetan nolabaiteko "desordenu neurologikoa" sortzen dela.

Ezkerra baldin bazara, irakurle, froga dezakezu hemen esandakoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia