Alpeak salbatu
1989/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Naturaren Babeserako Nazioarteko Erakundeak (IUCN), Munduaren Babeserako Erakundeak eta Ingurugiro Alpinoaren Ikerketa-Zentruak Alpeen salbamenturako hitzarmen posible baten oinarri zientifikoak argiratu dituzte pasa den irailaren hasieran. Azterketaren arabera Alpetara urtero joaten diren 100 milioi turistak eta 41000 eski-pistak poluzio- eta deforestazio-eragiletzat jotzen ditu.
Deforestazioaren ondorioz lubizien arriskua areagotu egin da eta esaterako Suitzak 1.400 milioi pezeta gastatzen ditu urtero lubizien kontrako neurriak hartzen. Eski alpinoa izanik arriskugarriena, fondoko eskia bultzatzea eta alpinoa zigortzea proposatzen du aipatu txostenak. Era berean babestutako areak sortzea eta auto-trafikoa mugatzea aldarrikatzen du.
IUCNren proposamen hau hilabete honetan eztabaidatuko dute zazpi naziok Babarian egingo den bileran.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia