Ahateen sexu-organoen estrategia
2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ahateen sexu-organoen estrategia
2007/06/01 | Elhuyar
Ahateek zakil luze eta kiribila garatu dute, emeak ernaltzeko lehiaren ondorioz. Emeek bagina kiribila dute; baina adarkatua da, eta arren zakilaren aurkako norabidean kiribildua, gainera. Yale Unibertsitateko ornitologo batzuen ustez, bagina hori esperma aukeratzeko baliabide bat da emearentzat. Ar askok kopula dezakete eme batekin, baina emeak aukeratu egiten du haietako zeinen espermari utziko dion obulura iristen; emeak aukeratutakoarenari bakarrik sartzen uzteko, baginaren ezaugarriak erabiltzen ditu. Bizitza osoan bikotekide egonkorra duten hegazti-espezieek ez dute garatu, ez zakil luzerik, ez bagina konplexurik.
1
232
2007
6
036
Zoologia
Berriak labur
18
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia