}

Abian da Norteko Ferrokarrilla

2018/09/13 Elhuyar Zientzia

Larunbat honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia:ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan
abian-da-norteko-ferrokarrilla
Arg. EITB

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak. Adibidez, abiatzeko, Amaia Zurutuza Elorza Grapheneako zuzendari zientifikoaren bisita jasoko du, Graphene Weeki buruz hitz egiteko. Hain zuzen, astean zehar grafenoaren alorreko mundu mailako 600 ikertzaile baino gehiago bildu dira Kursaalean; zertaz aritu diren laburtuko du Zurutuzak.

Horrez gain, Ponpeiara eta unibertsoaren behategietara ere bidaiatuko du Norteko Ferrokarrillak, bi horiek baitira Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren geltoki nagusiak.

Zientzia-kontu gehiago Elhuyarren eskutik, astero-astero, Euskadi Irratian, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Eta, noiznahi, Norteko Ferrokarrillaren webgunean: norteko.elhuyar.eus.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia