A hepatitisaren aurkako txertoa

A hepatitisa, dauden hepatitis-motetan bigunena da, baina hala ere kontuzkoa. Dena den, bere kontrako txertoa prestatua dute eta polioaren kontrakoaren antzekoa da. Orain arte erabilitako inmunoglobinazko inmunizazio pasiboak baino ehun aldiz antigorputz gehiago sortzen ditu.

Txertoaren izena “Harvix” da eta bi injekzio hartu behar dira hilabeteko tarteaz, gero seitik hamabi hilabetera segimendu-dosia ematen delarik. Hamar urterako inmunizatzen du txertoak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali