Elhuyar Zientzia Azokako sariak banatu dira

Bilboko Areatzan egin den sari-banaketarekin amaitu da 2026ko Elhuyar Zientzia Azoka. Sarituek Espainiako eta nazioarteko azoketarako bidaiak eta ikasketa-bekak jaso dituzte.

2026ko Elhuyar Zientzia Azokako saridunak


Bilboko Areatzan egin den sari-banaketarekin amaitu da 2026ko Elhuyar Zientzia Azoka. Ekitaldia 13:00etan egin da, eta Eleder Iglesias Perez kazetari eta eduki sortzaileak eta Arantza Muguruza Montero irakasle eta ikertzaileak gidatu dute. Elhuyar Zientzia Azokaren babesleek eta Elhuyarreko kideek eman dituzte sariak.

Hauek izan dira Batxilergoko kategorian saritutako proiektuak:

  • Amazabal BHI ikastetxeko “Eraginkortasunez garbitzen dugu ahoa” proiektuak jaso du Oportoko Mostra Nacional de Ciência Portuguesa azokan parte hartzeko aukera.

Amazabal BHI

Amazabal BHIko ikasleak saria jasotzen


  • Miguel de Unamuno BHI ikastetxeko “Kirolak loan duen eraginari buruzko ikerketa Miguel De Unamuno BHIn” proiektuak jaso du Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukera. 
Miguel de Unamuno BHI

Miguel de Unamuno BHIko ikasleak saria jasotzen


  • Lauaxeta ikastetxeko “Farola berriztagarria eta iraunkorra” proiektuak jaso du Feria de la Ciencia y la Innovación de Asturias azokan parte hartzeko aukera. 

Lauaxeta ikastetxea

Lauaxeta ikastetxeko ikasleak saria jasotzen


Sariak Edurne Gaston Estangak eman ditu, Elhuyarreko Zientzia Unitateko Koordinatzaileak.

Hauek izan dira DBH3-4ko kategoriako proiektu sarituak:

  • Bilboko La Salle ikastetxeko “Gogoan” proiektuak jaso du Feria de Sevilla azokan parte hartzeko aukera. 

Bilboko La Salle

Bilboko La Salle ikastetxeko ikasleak saria jasotzen


  • Coruñako IES Isaac Díaz Pardo de Sada ikastetxeko “Luz y Agua” proiektuak jaso du Vila-ciencia azokan parte hartzeko aukera. 

IES Isaac Díaz Pardo de Sada ikastetxea

IES Isaac Díaz Pardo de Sada ikastetxeko ikasleak saria jasotzen


  • Eguzkibegi ikastetxeko “Kristalen presiotik elektrizitatera, piezoelektrizitate plaka” proiektuak jaso du Ciencia en la Calle azokan parte hartzeko aukera.

Eguzkibegi ikastetxea

Eguzkibegi ikastetxeko ikasleak saria jasotzen


Sariak Javier Garcinuño Zabalak eman ditu, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak.

DBH1-2ko kategorian saritutako proiektuak:

  • Colegio Plurilingüe San José-Josefinas Ourense ikastetxeko “Barreras biodegradables: soluciones sostenibles contra los incendios forestales” proiektuak jaso du Open Science azokan parte hartzeko aukera. 

San José-Josefinas Ourense ikastetxea

San José-Josefinas Ourense ikastetxeko ikasleak saria jasotzen


  • Beasaingo La Salle ikastetxeko “Biomasa: Praka bakeroek sortzen duten kutsadurari aurre egiteko aukera” proiektuak jaso du Feria del conocimiento Blólab azokan parte hartzeko aukera.

Beasaingo La Salle ikastetxea

Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasleak saria jasotzen


Sariak Begoña Pacheco Delgadok eman ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresen eta Enpleguaren Sustapena zerbitzuko burua.

  • Bizilabe Esperanza taldeko “Konbutxazko larrua” proiektuak jaso du Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukera.

Bizilabe Esperantza

Esperantzako Bizilabeko gazteak saria jasotzen


Gainera, Beasaingo La Salle ikastetxeko “Biomasa: praka bakeroek sortzen duten kutsadurari aurre egiteko aukera” proiektuaren Miren Pelaez irakasleak jaso du Ciencia en Acción azokan parte hartzeko aukera.

Sariak Amaia Esquisabel Alegriak  eman ditu, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendariak.

Sakatu hemen azokara aurkeztu diren proiektuen posterrak ikusteko.

Elhuyar Zientzia Azoka

Aurtengo Elhuyar Zientzia Azokak lau egun iraun du, maiatzaren 6tik 9ra, eta Bilboko Areatzan egin da. Bertan, 183 proiektu egon dira ikusgai eta 60 ikastetxetako 660 gaztek hartu dute parte. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako sarituak ere izan dira gurean: 9 talde etorri dira Bilbora. 

Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea, ez bakarrik Areatzan egiten den azoka honetan, baizik eta urte osoan. Ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute Azokan. Azpimarratzekoa da, gainera, haiek guztiek proiektu honekiko urtero erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 80 ikertzailek (haien artean, 48 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko, eta beste horrenbeste aritu dira azoka-egunetan ebaluatzaile-lanak egiten.

Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali