2021eko albiste zientifiko-teknologiko esanguratsuenen zerrenda

2021/12/17 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. Artxibokoa

Urte-amaieran, ohikoa izaten da atzera begira jarri eta nabarmendutako gertakariak biltzea, eta zientzia-aldizkariek ere halaxe egiten dute. Zerrenda zabalduenetako bat Science aldizkariarena izaten da, eta, hain justu, aurtengo zerrendaren lehen lekuan jarri duten aurrerapenaren berria iaz eman zuen Elhuyar aldizkariak, abenduaren batarekin, izenburu honekin: Adimen artifizialak biologiaren erronkarik handienetako bat argitzeko mugarria jarri du. Izan ere, proteinen egitura aurreikusteko gaitasuna oso aurrerapaso handia da, eta oso erabilgarria. Horregatik aukeratu du Science-k albiste hori bere zerrendaren lehen lekurako.

Science-k nabarmendutako beste aurrerapenen artean hauek daude: COVID-19ari aurre egiteko antibiralak; muoien neurketa berriak; lurzorutik giza DNA zaharra berreskuratzea; CRISPR edizio genetikoko teknika in vivo aplikatzea; gizakien garapen enbrionarioaren ezagutzan sakontzea; droga psikodelikoak erabiltzea trauma osteko estresaren nahasmendua tratatzeko; antigorputz monoklonalak garatzea gaixotasun infekziosoen kontra; eta fusio-energian emandako aurrerapausoak.

Elhuyar aldizkariaren zerrenda

Elhuyar aldizkariak gehienen berri eman du, baina beste eduki batzuek ere piztu dute irakurleen arreta, bereziki COVID-19arekin lotutakoak. Horiez gain beste batzuk ere aintzat hartuta, hauek dira harrera onena izan dutenak:

  1. RNA mezularia, txerto berrien funtsa

  2. Unai Pascual garcía de Aziluri egindako elkarrizketa: “Hizkuntza gutxituen defentsa instrumentu ahaltsua da planetaren jasangarritasuna lortzeko”

  3. Giza eboluzioa berridazten

  4. Adimen artifiziala eta genero-berdintasuna: urratzen ari garen bidea

  5. Ekonomia ekologikoa, etorkizunerako aterabidea

  6. Gorputzaren merkantilizazioari buruzko analisiak, Itziar Alkorta Idiazkez eta Miren Guilló Arakistainen eskutik

  7. COVID-19aren jatorriaz, saguzarrez harago

  8. Ellen Swallow-en istorioa: “Ellen Swallow: zientzia, gizartea hobetzeko”

  9. Uzuri Albizu Mallearen elkarrizketa (Ekinean): “Zientzia boterea da; feministok ezin dugu alde batera utzi”

  10. Pirinioetako glaziarrak galzorian (Gai Librean atalekoa)

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia