Science aldizkarian gaur argitaratu den ikerketa batean frogatu dute datatutako labar-arte zaharrena uste zena baino 10.000 urte lehenagokoa dela. Hain zuzen, orain arte erabilitako datazio-teknikekin, labar-arte zaharrenek 30.000 urte inguru zituztela uste zuten; orain, ordea, ikusi dute batzuek gutxienez 40.000 urte dituztela.
Alistair Pike Bristolgo Unibertsitateko ikerketa-burua, kaltzita hartzen dataziorako

Alistair Pike Bristolgo Unibertsitateko ikerketa-burua, kaltzita hartzen dataziorako

Datazioa egiteko nahikoak dira 10 mg, arroz-ale baten adina, gutxi gorabehera.

Arg. Marcos García Díez

Bristolgo Unibertsitateko ikertzaile bat laginak hartzen Tito Bustillo haitzuloan, Asturiasen

Bristolgo Unibertsitateko ikertzaile bat laginak hartzen Tito Bustillo haitzuloan, Asturiasen

Estalaktitan margo antropomorfo bat dago, 29.000-36.000 urtekoa, datazioaren arabera.

Arg. Rodrigo De Balbin Behrmann

Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileak laginak hartzen Tito Bustillo haitzuloan, Asturiasen

Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileak laginak hartzen Tito Bustillo haitzuloan, Asturiasen

-

Arg. Rodrigo De Balbin Behrmann

La Pasiega haitzuloko arroka, Kantabrian

La Pasiega haitzuloko arroka, Kantabrian

Lurreko leku hori margoak nahasteko erabili zuten Izotz Aroan, duela 15.000 urte inguru.

Arg. Alistair W.G. Pike

Tito Bustillo haitzuloko zaldiak, Asturiasen

Tito Bustillo haitzuloko zaldiak, Asturiasen

Margo handiak dira, 2 metrokoak, eta margo gorri batzuen gainean daude eginak. Azpiko margo gorri horiek haitzuloaren beste leku batzuetan topatutako beste batzuen berdinak dira, eta haiek 29.000 urte inguru dituzte.

Arg. Rodrigo De Balbin Behrmann

Altamirako sabai polikromatuko irudi klabiforme bikoitza

Altamirako sabai polikromatuko irudi klabiforme bikoitza

Datazioaren arabera, 35.600 urte ditu gutxienez. Horrek erakusten du 20.000 urteko denbora-tartean leku hori labar-artea egiteko erabili zutela.

Arg. Pedro Saura

Altamirako sabai polikromatua

Altamirako sabai polikromatua

Egin duten datazioaren arabera, eskuinean dagoen irudi klabiforme bikoitzak 35.600 urte ditu gutxienez. Hala, hondoan dagoen bisonte polikromatua baino 20.000 urte lehenagokoa da.

Arg.

Puntuen pasabidea, El Castillo haitzuloan, Kantabrian

Puntuen pasabidea, El Castillo haitzuloan, Kantabrian

Disko gorri horiek 34.000-36.000 urte dituztela erakutsi dute orain egin duten datazioan.

Arg. Pedro Saura

Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian (3)

Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian (3)

Eskuetako bat duela 37.300 urte baino lehenagokoa dela frogatu dute oraingo datazioan, eta diskoetako bat, berriz, 40.600 urte baino zaharragoa. Europako orain arteko labar-artearen adibide zaharrenak egiten ditu horrek.

Arg. Pedro Saura

Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian (2)

Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian (1)

Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian (1)

Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian. Eskuetako bat duela 37.300 urte baino lehenagokoa dela frogatu dute oraingo datazioan, eta diskoetako bat, berriz, 40.600 urte baino zaharragoa. Europako orain arteko labar-artearen adibide zaharrenak egiten ditu horrek.

Arg. Pedro Saura