Sagu-bularrean esnea sortzen duten albeoloak ingur

Sagu-bularrean esnea sortzen duten albeoloak ingur

-

Arg. Caleb Dawson (Australia)

Ipomoea cairica landare igokariaren zurtoinaren ze

Ipomoea cairica landare igokariaren zurtoinaren ze

-

Arg. Edgar Javier Rincón (Kolonbia)

Hamahiru eguneko sagu-enbrioi bat gardendua, nerbi

Hamahiru eguneko sagu-enbrioi bat gardendua, nerbi

-

Arg. Nathan Burns (AEB)

Erradiolario-eskeleto beirakarak

Erradiolario-eskeleto beirakarak

-

Arg. Frank Reiser (AEB)

Ur-arkakuso bat (Daphnia magna), umedun

Ur-arkakuso bat (Daphnia magna), umedun

-

Arg. Marek Miś (Polonia)

Koloreztatutako hiru Stentor (ur gezatako protozoo

Koloreztatutako hiru Stentor (ur gezatako protozoo

-

Arg. Igor Siwanowicz (AEB)

Dortoka-enbrioi fluoreszentea

Dortoka-enbrioi fluoreszentea

“Mikroskopiari esker, izaki txikienetara eta gure mundua osatzen duten osagaietara hurbildu gaitezke, eta bestela oharkabean pasatzen diren bizitzako gauza txikiei beha diezaiekegu”, dio Teresa Kugler graduatu berriak. “Mikroskopioaren bidez ikusten ditugun irudi ederrek inspiratu egiten gaituzte”, eransten du Teresa Zgoda mikroskopia-teknikariak.

Inspirazio hori lagun, eta pazientzia, zehaztasuna eta eskarmentua oinarri, sortu zuten dortoka-enbrioi baten irudi hau. Mikroskopia estereoskopikoa eta fluoreszentzia erabili zituzten, eta dortoka-enbrioiaren tamaina (zentimetro pare bat) zailtasun bat izan zen, zati oso txiki bat gelditzen zelako plano fokalean. Horregatik, ehunka irudi josiz osatu zuten azken irudi koloretsua.

Nikon Small World lehiaketaren 2019ko edizioko irabazlea izan da irudi hau. Lehiaketara aurkeztu diren irudietatik beste hainbat ere nabarmendu zituen epaimahaiak, eta haietako batzuk dituzue jarraian.

Arg. Teresa Zgoda eta Teresa Kugler (AEB)