Dinosauro-hezur agatizatua (x5)

Dinosauro-hezur agatizatua (x5)

-

Arg. Norm Barker (Baltimore, AEB)

Sagu baten hestea, zeharkako ebakiaz ikusia (x10)

Sagu baten hestea, zeharkako ebakiaz ikusia (x10)

-

Arg. Amy Engevik (Hegoaldeko Karolina, AEB)

Liztorra lo (Crysis sp.) (x5)

Liztorra lo (Crysis sp.) (x5)

-

Arg. Thorben Danke (Alemania).

Ur-arkakuso bat (Daphnia) (x10)

Ur-arkakuso bat (Daphnia) (x10)

Bere enbrioiak eta parasito peritrikoak garraiatzen ari dena.

Arg. Jan van IJken (Herbehereak)

Zizare oligoketo bat (Chaetogaster sp.) (x4)

Zizare oligoketo bat (Chaetogaster sp.) (x4)

Ur-arkakusoez elikatzen ari dena (Chydorus sp.).

Arg. Yen Fook Chew (Zeelanda Berria)

Karlsbad Sprudelstein arroka sedimentarioa (x20)

Karlsbad Sprudelstein arroka sedimentarioa (x20)

Aragonitozko zirkulu konzentrikoak tipula baten gisan haztean sortzen dena.

Arg. Bernardo Cesare eta Markus Neumann (Italia)

Esnea jariatzen duen bularreko organoidea

Esnea jariatzen duen bularreko organoidea

Laborategian sortua. Gorriz, esnea sortzen duten zelulak; urdinez, esne hori jariatzen laguntzen duten zelula mioepitelial uzkurkorrak.

Arg. Jakub Sumbal (Txekiar Errepublika)

Akain baten burua (x10)

Akain baten burua (x10)

Odola zurrupatzeko erabiltzen duen egitura ikusten da.

Arg. Tong Zhang eta Paul Stoodley (Ohio, AEB)

Haritz baten hostoetako trikomak eta estomak (x60)

Haritz baten hostoetako trikomak eta estomak (x60)

Haritz baten hostoetako egitura mikroskopikoek irabazi dute aurtengo Nikon Small World argazki-lehiaketa. Hain zuzen, zuhaitzaren bizitza posible egiten duten hiru oinarrizko egitura ikusten dira: zuriz, trikomak, hostoari muturreko hotzetik eta intsektuetatik babesten laguntzen dioten egitura iletsuak; morez, estomak, gasak trukatzeko ireki eta ixten diren poroak; eta, urdinez, sustraietatik datorren ura hostoan zehar garraiatzen duten hodiak.

Jason Kirk ikertzailearena da argazkia. 20 urtetik gora daramatza mikroskopian lan egiten, eta, gaur egun, Bizi Mikroskopia eta Irudi Optikoa ataleko zuzendaria da AEBko Baylor College of Medicine-n. Haritz-hostoen beheko aurpegia mikroskopiopean jarrita eman zituen pandemia-garaiko tarte libreak, eta argiztapen-zailtasun ugari gainditu eta 200 irudi mikroskopiko uztartu ondoren lortu zuen, azkenean, argazki ikusgarri hau. Irudien teknologia eta sormen artistikoa bikain uztartu dituela adierazi du epaimahaiak.

Baina Kirk ez da mikroskopioa artearen sorleku duen zientzialari bakarra. Lehiaketan nabarmendu diren beste batzuk ere ekarri ditugu hurrengo orrietara. Gainerakoak Nikon Small World lehiaketaren webgunean ikus daitezke:

https://www.nikonsmallworld.com/galleries/2021-photomicrography-competition.

Arg. Jason Kirk (Texas, AEB).