Lezetxiki aztarnategian aurkitu zuten EHUko arkeologoek fosila 2007an. Leize-hartz baten garezurra zen, eta, handik aurrera, lurperatuta egotetik laborategian aztertua izatera pasatu zen, ikerketa-metodo modernoen ikergai bilakatzeko.
Hartza 3Dn inprimatuta
Hiru dimentsioko eredu birtualak aukera ematen du fosilaren eredu fisiko bat egiteko, ondorengo ikerketak jatorrizko hezurrarekin egin behar ez izateko.
Hartzaren TACa
X izpien tomografia zehatz baten bitartez, hiru dimentsioko eredu birtual bat egin zuten Burgosko Unibertsitatean.
Hartza osatuta
Garezurraren osatze-lanaren emaitza pieza bakarra izan zen.
Mari Cruz Ortega zaharberritzailea
Burgosen fosila garbitu eta osatu behar izan zuten hezur-puska guztiak elkartuta.
Hartza Burgosera iritsitakoan
Burgosko Unibertsitatera fruta-kaxa batean sartuta eta kuxinekin babestuta eraman zuten EHUko arkeologoek.
Hartza indusketan
Lezetxikiko aztarnategiko buztinean
LEIZE-HARTZ BATEN IBILERAK ARO MODERNOAN
Lezetxikin, 2007ko indusketa-kanpainaren azken egunean, leize-hartz baten garezurra aurkitu zuten. Aro modernoan egin duen bidaiari jarraitu diogu. + Gehiago irakurri