2008ko zientzia asteren gaia 'Talentua lehengai gisa' da. Horren inguruan hainbat gonbidaturi beren ohiko ingurunean galdera zehatzak egin eta erreportajea prestatu dugu. Gonbidatuak: Jon Zarate, Human aholkularitzako zuzendaria; Cruz Garmendia, mekanikaria; Amaia Zubiria, abeslaria; Guillermo Roa, zientzia-kazetaria; eta Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
Talentua lehengai gisa
Natura-baliabideak lehengai beharrezkoak dira ikerketa zientifikoa garatzeko, baina natura-baliabideak bezain garrantzitsua da giza talentua.
Aurten, Zientziaren Asteak jendearen sormena, ahalegina eta giza gaitasunak aukeratu ditu bere zortzigarren edizioaren ardatzen artean, eta Teknopolisen giza gaitasunak, giza talentua zer den galdetu diogu geure buruari.
Batzuek diotenez, edozein ekintzatan maitasuna eta konpromisoa jartzen dugun bakoitzean, benetako talentua adierazten dugu. Beste batzuek esaten dute talentu handiko pertsona ez dela ideia asko dituena, dituen apurrei etekina ateratzen dakiena baizik. Guk oso esparru desberdineko bost laguni talentuaren inguruan gogoeta egin dezaten eskatu diegu.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian