Metastasia geratu nahian
Aurkezlea:
Gaur egungo gizartean, minbizia izurrite bat da. Azken urteetan, ikerketa asko egin dira minbiziari aurre egiteko asmoz, kasu askotan, arrakasta gutxikoak. Baina Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean aurkikuntza garrantzitsua egin dute. Gibeleko minbiziaren metastasia galgatzeko gai izan daitekeen molekula bat aurkitu dute. Ez du minbizia ezabatzen, baina oztopatu egiten du metastasia; hain zuzen ere, fenomeno hori da minbizia beste organoetara zabaltzearen erruduna.
Bideoa:
Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Zientzien Fakultateko laborategietan jaio da etorkizunean minbizi zehatz baten metastasiari gibelan kontra egin diezaiokeen
farmakoa garatzeko lagungarri izan daitekeen molekula. Aurkikuntza, oraingoz, prototipo bat baino ez da, baina arratoiekin egin diren probetan gibeleko metastasien erdiak baino gehiago gerarazi ditu.
Minbizia fase desberdinetan garatzen da. Lehenengo eta behin, minbizia duen zelula bakar bat kontrol barik biderkatzen da jatorrizko tumorea sortuz. Gaitzaren fase aurreratu batean, jatorrizko tumore horretako zelula batzuk askatu egiten dira, odolatik mugitzen dira eta beste ehunetaz bereganatzen dira. Minbizia duten zelulen lokailuak zelula osasuntsuen lokailuetara itsatzen dira. Hau da, gainerako zelulak kutsatu eta gaitza duten zelula berriak sortzen dituzte; hala, tumore berriak eragiten dira. Hori da metastasia. Fernando Cossío kimikariak zuzendutako taldeak, orain, gibeleko minbiziaren metastasi horren kontra egiten duen molekula lortu du, hau da, era artifizialean sortutako substantzia baten partikularik txikiena.
FERNANDO COSSÍO (Ikerketaren arduraduna, molekulak nola lan egiten duen azalduz)
EHUko ikerlari talde honek sortu duen molekulak, oraingoz, azaleko minbizi mota baterako baino ez du balio , melanoma B16 izenekorako. Honek metastasia sortzen du oso maiz gibelan, ikertzaileek aurkitutako molekulak eragina duen organoan alegia.
Orain arte, ikerlariek arratoiekin egin dituzte saiakuntzak.
FERNANDO COSSÍO (Orain arte egin duten aurkikuntza baloratuz)
Fernando Cossioren taldea orain zortzi urte inguru hasi zen lanean honetan. Minbiziaren mekanismoak oztopatzea zuten helburu, eta laborategian substantziak sortu zituzten minbizi mota batzuekin saiakuntzak egiteko. Horrela ikusi zuten molekula sortu berri batek gibeleko minbizi mota baten hedapena oztopatzen zuela.
Urte gogorrak izan dira. Ikerlariek orduak eta orduak eman dituzte laborategian lanean, saio-hodiekin, espatulekin, mikroskopioekin eta matxardekin, baina baita ordenagailuekin ere.
EIDER SAN SEBASTIAN (Taldeko ikertzailea, molekula nola diseinatu duten azalduz)
Ordenagailuan egindako diseinuarekin, kimikariek molekula inibitzailaren eskeletoa lortu dute. Proposamenaren bideragarritasuna aztertu eta sintetizatzen hasten da, onartuta izan ezkero.
AIZPEA ZUBIA (Taldeko ikertzailea, molekula nola sintetizatu duten azalduz)
Ikertzaile taldeak saiakuntza ugari egin ditu laborategian prototipo onena lortu nahian.
ZURIÑE IBARRONDO, KAZETARIA: Donostiko Kimika Fakultatean molekula diseinatu eta eratu dute, eta eraginkortasuna neurtzeko probak Zamudioko Pharmakine enpresan. Gu han izan gara.
Pharmakine-ko laborategietan bi motatako probak egin dituzte molekularekin, in vitro eta in vivo. Lehenengo eta behin, zelulekin ikertu dute molekularen eraginkortasuna mestastasiaren fase bakoitzean; in vitro esperimentuak dira horiek.
Ondoren, arratoiekin egin dituzte saiakuntzak; in vivo izenaz ezagutzen diren probak dira horiek. Analisiak egin eta gero, laborategiko teknikariek badakite zein den inokulatu behar duten konposatuaren soluzio aproposena.
ANDER BIDAURRAZAGA (Ikertzailea)
Ikertzaileek arratoien barean inokulatu dute tumorea eta metastasiak 12 bat egun behar izan ditu gibela hartzeko. Epe hori pasatuta, arratoiak hil eta gibela kendu zaie. Ikerlariek, horrela, metastasiaren tamaina eta laborategian lortutako partikularen eragina aztertu dute.
Irudi hauetan ikus daiteke zer-nolako aldea dagoen Cossioren taldeak diseinatutako partikula jokoan sartu denean. Molekula gabeko saiakuntzetan, gibelak guztiz belztuta daude, minbiziak partida irabazi duelako. Molekula inokulatu den kasuetan, ordea, tumorerik ez dago edo oso metastasi txikiak sortu dira. Errekurtsoak
Gizakiekin oraindik ez da probarik egin. Lehenengo, arratoiekin proba gehiago egin behar dituzte molekula egokiena lortzeko. Aurrekontu zabala ezinbestekoa da aurrera egiteko.
FERNANDO COSSIO (Aurrerantzean zer egingo duten azalduz).
Une honetan, Dominion Pharmakine-k du molekula horren patentea, eta hainbat urte itxaron beharko dugu sendagai bihurtzen den jakiteko.
Metastasia geratu nahian
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian