Itsas biodibertsitatearen bila
Itsasoko biodibertsitatea ezagutzeko ikerketa abian da Europan. Euskal Herriko Unibertsitateko Plentziako Itsas Estazioko zientzialariak arduratu dira euskal kostaldeko laginketa egiteaz eta, horretarako, Getxoko portuko itsas hondoan hiru hilabetez izan zituzten laginketarako kutxak. Azterketak Bilboko itsas adarrean dauden espezie exotikoak ezagutzeko balioko du.
Teknopolis
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







