COVID-19aren izurria argitzen (4. atala)

2020/04/02 Elhuyar

Elhuyar zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta prestatu du, martxoaren 30ean hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena.

4. atala: Emakumeak zaurgarriago

Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.