Bonobo emeen sexu-harremanak, jokabide ez-heterosexualak eta geneak, eta katu klonatua

Bonobo emeek sarriago izaten dituzte sexu-harremanak elkarren artean, arrekin baino. Horrek haien arteko elkarlana sendotzen du. Bestalde, pertsonetan, azterketa genetiko handi bat egin da geneen eta jokabide ez-heterosexualen arteko harremana ikertzeko. Eta klonatutako katuak jatorrizkoaren antzik ez duela ere azaldu du Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek, ETB1eko Ahoz aho saioan.

Mujika, Alfontso

Ingeniaritza Teknikoa ikasi ondoren, euskalgintzaren munduan hasi zen lanean. AEKn 5 urte, UEUn 3 urte, eta 1990az geroztik Elhuyarren dihardu.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian argitaratutako artikulu batzuen egilea izateaz gainera, ETBko Teknopolis programako erredaktorea eta zuzendaria ere izana da.
Dena den, lanik gehienak hizkuntzaren alorrean egin ditu, eta horretan ari da gehienbat: itzulpen teknikoak egin, testuak zuzendu, irakasleentzako trebakuntza-ikastaroak eman, lexikografia- eta terminologia-lanak egin eta entziklopediagintzan ere lan egin du.
Euskaltzain urgazlea da, eta Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkaria. Terminologia batzordeko kidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali