Blu Ray teknologia

BLU- RAY DISKOA
12 cm-ko diametroa eta itxura bera zehatz-mehatz. Horixe da Blu Ray diskoa, egungo DVDa ordezkatuko duena. Haren aurrekariaren moduan, bideo- eta audio-euskarria da, baina, kasu honetan, bereizmen handiko irudiak eta dentsitate handiko datuak gordetzeko dago diseinatua. Informazio-kantitate handia jasotzeko gaitasuna dauka, eta horixe da diskoaren bereizgarri nagusietako bat. Zenbaki bidez azalduta: DVDak orain arte 9,4 gigabiteko ahalmena bazuen, Blu Ray-k, orain, 50 gigabitekoa izango du. Baina zergatik dute disko hauek informazio-kantitate handiagoa jasotzeko ahalmena?
DVD-irakurgailuek egiten duten antzera, Blu Ray diskoak irakurtzen dituzten tresnek laser bat erabiltzen dute diskoa irakurtzeko. Bi disko-irakurgailuek, ordea, laser-kolore ezberdinak erabiltzen dituzte. DVDak laser gorria, eta Blu Ray-k, aldiz, bere izenak dioen moduan, laser urdina. Disko-irakurgailuek erabiltzen duten laser-kolore horretan dago gakoa. Bi laserren uhin-luzera desberdina da. Laser urdinaren uhin-luzera gorriarena baino laburragoa da, frekuentzia handiagoa duelako.
Laser urdinaren  uhin-luzera laburragoa denez, espazio berean informazio-kantitate handiagoa gorde dezake. Horrexegatik du  Blu Ray diskak  DVDak baino informazio gehiago gordetzeko ahalmena. Bi diskoen arteko aldaketa abian da jada. Aldaketari muzin egin nahi dionak, ordea, badu aukera. Izan ere, Blu Ray-irakurgailuek DVD diskoak ere irakurri ahal izango dituzte. Oraingoz, behintzat, lasai egon gaitezke, etxeko bideoteka salbu dago eta.

Blu Ray teknologia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika gaur

Kimika

2025-10-25

Sendatzen duen kimika

Kimika

2025-10-25

Garbiketa jasangarria

Kimika

2025-10-25