Azken 30 urtetan Gipuzkoan egindako lan arkeologikoak 7 liburutan labur bildu dituzte eta argitaratu.
Bilduma arkeologikoa
Arkeologiako 13 aditu bi urtez aritu dira lanean, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldean egindako ikerketez argitaratu duen bilduma osatzeko.
CARLOS OLAETXEA; bildumaren koordinatzailea: Bilduma honetan jaso nahi izan dugu azken 30 urteetan egindako lanen laburpen bat. 7 liburuki dira, eta bakoitza aro bati dagokio.
Paleolitoan hasten da liburu-bilduma eta arkeologia industrialean amaitzen da.
Tartean, Neolitoa, Burdin Aroa, erromatar garaiko arkeologia, Erdi Arokoa, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako arkeologia aztertzen dira.
CARLOS OLAETXEA; bildumaren koordinatzailea: Egia da adituentzako datu asko egongo direla liburu hauetan, eta datu horiek ondo etorriko zaizkiela beren ikerketetarako; baina, aldi berean, publiko zabalago batentzat egiten saiatu gara. Horretarako, egileei eskatu diegu idazkera erraza erabiltzeko, eta, horrekin batera, argazki- eta irudi-bilduma handia sartu dugu liburu bakoitzean.
Liburu bakoitzean, 180 ilustrazio baino gehiago sartu dira, irakurketa errazteko.
CARLOS OLAETXEA; bildumaren koordinatzailea: Nahi duguna da diru publikoarekin ordaindu diren jarduera hauek guztiak gizarteratzea eta jendeak jakitea zer egin den indusketa horietan eta zein izan diren 30 urte hauetako emaitzak.
Indusketa askok martxan jarraitzen dute, beste berriak espero dugu irekiko direla era, orduan, aurrerago, hau oinarritzat hartuta, izango dugu aukera laburpen berri bat egiteko hemendik 10 edo 15 urtera.
Bilduma osoa 80 euroan jarriko da salgai. Liburuak banaka ere erosi ahal izango dira, 20 euroan.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian
        
                     
                  
  
  
  
  







