}

160 metroko dorre bat, haizerik onena atzemateko

2019/05/11 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Errentagarri izateko beharrak bultzatuta, dorre eolikoek geroz eta altuagoak behar dute izan. Abiadura handiagoan jotzen duen haizea atzematea da helburua. Baina tamaina horretako dorreak eraikitzeak arazo logistikoak eta teknikoak sortzen ditu. Nafarroako Nabrawind enpresak garraio berezirik eta tamaina handiko garabirik behar ez duen dorre auto-altxagarri baten prototipoa sortu du. 160 metro neurtzen ditu, eta munduko bigarren dorre eolikorik handiena da.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia