Norteko ferrokarrilla
Norteko Ferrokarrilla - Leonardo eta zientzia
Leonardo da Vinci pertsona ospetsua da, merezita. Baina dibulgatzaile batzuen arabera, arteetan besterik ez zuen eragina izan. Alegia, mendebaldeko zientziaren esparruan ez zuen ekarpenik egin, nahiz eta esperimentuak eta probak egin, bai fisionomian bai eta ingeniaritzan ere. Baina lortutako emaitzak beretzat gorde zituen; ez zituen zabaldu. Horregatik, ez zuen eraginarik izan garaiko zientzialariengan.