Ekosfera (2025-04-23)

2025/04/28 Iturria: ekosfera

V. denboraldiaren 33. saioa. Baterien birziklapenaz hitz egin dugu: egunerokoan erabiltzen ditugun gailu elektrikoen baterietatik metalak berreskuratu eta berrerabiltzeko metodoak eta teknologia. Horren beharra dago, baina oraindik ez dira lortu. Bestetik, Plentzia Itsas Estazioko Denis Benitok kontatu digu nola tratatzen diren gaur egun euskal kostaldean lehorreratzen diren itsas espezieak. Zetazeoei buruz hitz egin dugu, baina baita itsa zakurrei, dortokei eta marrazoei buruz ere. Gainera, Mauna Loa behatokiaren neurketetan Donald Trumpen politikak nola eragiten dutela ere kontatu dugu. Kontu larria, hamarakadetan izan diren CO2ren neurketak dagoeneko eteten direlako tarteka, eta ez dakigu zein izango den horren etorkizuna.  

Entzun saioa hemen. 

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia