}

#41 UHIN ULTRAMOREAK: Sexu basatia

2025/03/26 Iturria: uhin-ultramoreak

Bada jendea sexu-praktika jakin batzuk antinaturaltzat jotzen dituena, hori diote Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranerek. Naturan begiratuz gero, ordea, argi dago sexu-praktikak askotarikoak direla. Hori bai, kontuan izan behar da gizakiok animaliak antropomorfizatzeko joera dugula (nolabait, pertsona gisa hartzeko joera), eta, egiaz, oraindik asko dago ikertzeko, jakiteko zer dagoen praktika horien atzean. Nolanahi ere, zenbait praktika deigarri eman dituzte argitara, uhin ultramoreen bidez.

Albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da zerbait” sekzioek, eta mito zientifikoen baieztapenak edo ezeztatzeak osatzen dute atala.

GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia