}

#33 UHIN ULTRAMOREAK: Merkatua osasunaren kontra

2024/04/18 Iturria: uhin-ultramoreak

Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea herritarren osasunean eragiten dutenak, ekoizle handiek eta merkatuek herritarrengan eragiten duten presioarenak, adibidez.

Gutxiago hitz egiten da baldintzatzaile komertzial horiez, baina industriaren presioa eta merkatuaren legeak ere osasunaren gaineko eragileak dira, askotan ezkutuan geratzen badira ere. Horiek atera dituzte argitara, beraz, Uhin Ultramoreen atal honetan, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek, adibide ezagunenetik hasita. Hala nola, tabakoa eta alkohola. Baina, jaioberrientzako formula-esnearen eta diagnostiko psikiatrikoen iguruko eskuliburuen inguruan ere badago zer esana.

Uhin Ultramoreak Elhuyarrek ekoizten du EITB podkasterako.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia