}

#22 UHIN ULTRAMOREAK: Fentaniloaren krisia

2023/11/15 Iturria: uhin-ultramoreak

Fentanilo, opioide sintetikoa da, oinazearen kontra eraginkorra dosi txikietan, baina arrisku handikoa oker erabilita utzi ditzakeen albo-kalteengatik. Dagoeneko krisia eragin du AEBn eta Kanadan, eta milaka pertsona hiltzen ditu urtero, gaindosiz eta beste droga batzuekin nahastuta.

Europan ere piztu da alarma, dagoeneko. British Medical Journal aldizkariak 2023ko urrian ohartarazi zuenez, fentaniloa Erresuma Batura iristen hasi da. Artikulugileen ustez, ezin dugu pentsatu arriskua zero denik. Arrisku horri aurre egiteko, proposamenak egin dituzte.

Uhin ultramorez aztertu dute gaia Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, morbotik eta estigmatik ihes eginda. Horrez gain, albisteak, "Egunero ikasten da zerbait" tartea eta zenbait mitoren egiaztatzea edo ezeztatzea ere eskaini dituzte.

Uhin ultramoreak podcasta Elhuyarrek ekoizten du, EITB podkastentzat.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia