Uhin ultramoreak

#18 UHIN ULTRAMOREAK: Gure diseinu-akatsak

Nolatan daude hain agerian gizonen genitalak, horren zaurgarriak izanda? Zergatik dira hain mingarriak erditzeak emakumeontzat? Eboluzioak funtzio jakinetarako diseinurik egokiena lortu du. Batzuetan, baina, diseinu horrek albo-ondorioak ditu, ez hain egokiak. Diseinu-akatsak dira, nolabait. Hala, giza espeziearen diseinu-akatsak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren 18. atalean Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorroztasun zientifikoa uztartuz.  

Aatala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, soinu misteriotsua asmatzea proposatu dute. Eta ohi bezala, zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna. 

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna