Zurrunbiloak, hala nola urakanak edo itsas lasterrak hobeto aztertzeko eredu matematiko berri bat garatu dute Frantziako CNRSko bi ikertzailek. Junho Parkek eta Paul Billantek Physics of Fluids aldizkarian argitaratu dituzte xehetasunak.
Zehazki, estratifikazio sendoko fluidoak hartu dituzte eredu gisa, dentsitate mailakatua dutenak, eta aztertu dute zer eragin duen hondoko errotazioak (Lurraren errotazioak kasu) ardatz bertikal eta mugimendu zirkularreko zurrunbilo batean. Hain zuzen ere, zurrunbilotik kanporantz doazen uhinek eragiten duten ezegonkortasunari erreparatu diote: ezegonkortasunak fluidoaren fluxua alda dezake, eta zurrunbiloa deformatu.
Rementeria Argote, Nagore
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.