Zulo beltzez osatutako eraztuna

Bi galaxiaren talkatik sortutako zulo beltzen eraztuna ikus daiteke goiko irudian. Hubble espazioko teleskopioak eta Chandra X izpien behatokiak jasotako datuetatik osatu dute irudia Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaileek.

Galaxia espiral baten (eskuinean haren arrastoak ikus daitezke) eta galaxia eliptiko baten (ezkerrean) arteko talkaren ondorioz, izar-sokuntzako uhin erraldoi bat eratu zen, eraztun itxurakoa. Eraztun urdin horretan sortutako izar masibo batzuk supernoba moduan lehertzean hainbat zulo beltz eratu ziren (arrosaz).

Irudia: X-ray: NASA/CXC/MIT/S .Rappaport et al., Optical: NASA/STScI

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia