Zulo beltz baten errotazioa neurtu dute
2007/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zulo beltz baten errotazioa neurtu dute
2007/02/01 | Elhuyar
Lehen aldiz neurtu dute zulo beltz batek zer abiaduratan biratzen duen. Harvardeko Smithsonian zentroko astrofisikarien arabera, GRS1915 zulo beltzak 950 bira egiten ditu segundo batean. Neurketa hori ezin da zuzenean egin, zuloak gertuko materia eta erradiazio guztia irensten baititu. Hala ere, mugako distantzia batetik aurrera, --33 kilometro, kasu honetan--, materiak eta erradiazioak ihes egiten dute, oraindik zuloaren errotazioaren eraginpean. Ihes egiten duen erradiazio hori aztertuta eta zuloaren masa jakinda kalkulatu dute astrofisikariek errotazio-abiadura.
1
228
2007
2
027
Astronomia
Berriak labur
13
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia