Zientziaren gizarteratzea aztergai

2015/04/16 Ochoa de Eribe Agirre, Alaitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elhuyarreko Zientzia Hezkuntza arloaren arduradunak, Aitziber Lasak, Zientziaren eta teknologikoaren gizarte-komunikazioa jardunaldian parte hartuko du. Innobasqueren astearteak ekimenaren baitan antolatutako jardunaldi hori Donostiako Easo Politeknikoan egingo dute apirilaren 28an.
Arg. Royal Society
Europako herritar gehien-gehienek, 2014ko Eurobarometroaren arabera, uste dute zientziak eta teknologia-berrikuntzak eragin positiboa izango dutela datozen 15 urteetako gizarte-erronkei aurre egiteko. Hala ere, datu hori ez dator bat, ez behintzat maila berean, zientzia- eta teknologia-gaiekiko herritarrek erakusten duten interes eta ezagutzarekin.

Zientzia- eta teknika-kultura bultzatzea gizartean erabakigarria da Euskadi gizarte berritzailea izan dadin estrategiak garatzeko. Zeregin honetan dibulgazioak funtsezko eginkizuna jokatzen du, herritarrei lagundu egiten baitie zientziak ezagutza, aurrerapen ekonomiko eta gizarte-ongizaterako egiten duen ekarpenaz informatzen, hori ulertzen, irakasten, bultzatzen eta errekonozitzen.

Innobasqueren Astearte honetan “zientziaren eta teknologiaren gizarte-komunikazioaren” gaia jorratuko dugu ikuspegi askotatik. FECYTek (Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak) Euskal Autonomia Erkidegoko txostenaren lehenengo aurkezpena egingo du, Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren 7. inkestari buruzkoa (2014). Gainera, erantzunak emango zaizkie galdera batzuei: Zein izango litzateke ez dibulgatzearen kostua? Krisi-testuinguru honetan, zein dira gizartea benetan kezkatzen duten gaiak? Zein da zientziaren eginkizuna erronka horietan? Eta zientzia-eragileena? Zein da egungo dibulgatzailearen profila? Zein dira kanal eraginkorrenak publiko guztiengana iristeko? Nola susta daitezke zientzia-bokazioak? Zein da zientziari ematen zaion informazio-tratamendua? Albiste jeneralista edo orotarikoei ematen zaien zientzia-ikuspegia?


Parte-hartzaileak

  • Nora González. DIPCeko komunikazio-arduraduna
  • Luis Alfonso Gámez. El Correo-ko kazetaria eta Innova + gehigarriaren koordinatzailea EAEn.
  • Aitziber Lasa. Elhuyareko Zientzia Unitateko Hezkuntza arloaren arduraduna
  • Alejandro Martínez. Eroski Consumer-en zuzendaria
  • Larraitz Etxebarria. Eureka zientzia museoko edukien saileko arduraduna
  • Itziar Alkorta. Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
  • Iñaki Gaztañaga. Easo GLHBI Politekniko zuzendaria
  • Juan Ignacio Pérez. EHUko Zientzia Kultura Katedraren zuzendaria

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia