}

Zer dago laserraren barruan?

2004/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Laserraren barruko pultsuen maiztasuna neurtu dute Austriako eta Alemaniako fisikari batzuek.

Laserraren barruko pultsuen maiztasuna neurtu dute Austriako eta Alemaniako fisikari batzuek. Azken batean, laserraren argia eremu elektromagnetiko oszilakorra besterik ez da, argi-pultsuen segida bat alegia, eta mila bilioi aldiz oszilatzen du segundo batean, gutxi gorabehera. Fisikariek jakin nahi izan dute gutxi gorabeherako hori zehatz-mehatz zenbatekoa den.

Horretarako, maiztasun handiagoko beste laser bat eta neon gasa erabili dituzte. Bigarren laser horren bidez, neon-atomoetatik elektroiak askatu dituzte oso maiztasun handian; izan ere, elektroi-sortak oso laburrak ziren, neurtu nahi zuten eremuaren oszilazioak baino askoz laburragoak. Beraz, elektroi horiek lehen laserraren eremuan azeleratuz gero, eremuaren maiztasuna eta energia zehazki neurtzeko erabil daitezke.

Metodoak zehaztasun handia eman du maiztasuna neurtzeko; orain fisikariek badakite pultsua 4,3 femtosegudoan behin sortzen dela (femtosegundo bat segundo baten mila bilioirena da). Dena dela, neurtzeko metodoak berak emaitzak baino garrantzi handiagoa du, laser baten barruan zehazki zer dagoen erakuts baitezake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia