}

Zentral nuklearren desmuntaia

1989/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zentral nuklear komertzialak desmuntatzeko lehenengo saioa oso puntu garrantzitsura iritsi da, Shippingport-eko Zentral Nuklearraren erreaktorearen ontzia bere tokitik erauzi denean.

Hori zentral nuklearra desmuntatzeko 5 urtean burutuko den plangintzaren urrats bat besterik ez da izan. Zentralaren desmuntaia oso-osoa $98 milioi kostatuko da (ikus Elhuyar. Zientzia eta Teknika 1, 22. or.).

Shippingporteko zentrala Estatu Batuetako Pittsburg hiritik gertu dago kokaturik eta 1957.ean izan zen eraikia. Energia elektrikoa lortzeko munduan lanean aritu zen lehenengo zentral nuklearra izan zen. 1982.ean itxi zen eta desmuntaketa-lanak 1986.ean hasi ziren.

Shippingporteko zentralaren desmuntaiak interes berezia du. Ez bakarrik desmuntatzen den lehena delako; baizik eta 2000. urtea baino lehen Estatu Batuetan bakarrik beste hamabost zentral gehiago desmuntatu beharko direlako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia