}

Zenbat urakan izango dira aurten?

2003/05/20 Elhuyar Zientzia

Urakanen sasoia, Atlantikoan, ekainaren 1ean hasiko da ofizialki eta azaroaren 30era arte iraungo du. Tarte horretan 6-9 urakan sor daitezkeela iragarri du Estatu Batuetako NOAA erakundeak.

Erakunde horren arabera, 11-15 ekaitz tropikal sortuko dira aurten eta horietatik 5-9 urakan bihurtuko dira. Urakanen artean, 2-4 bigarren kategoriakoak izango dira Saffir-Simpson eskalan. Eskala hori bostera artekoa da, haizearen abiaduraren araberakoa. Bigarren kategoriako urakanek 155-175 km/h-ko haizea izaten dute; bostekoek 250etik gorakoa.

Iragarpenak aurreko urteetako batezbestekoen inguruan dabiltza, baina oso zaila da beteko diren ala ez jakitea. Gainera, La Niña fenomenoaren lehen zantzuek aurtengo sasoia uste baino aktiboagoa bihur dezaketela adierazi dute adituek.

Argazkia: Lili urakana, 2002ko urria (NASA)

Informazio gehiago:
Hurricane season, special report
Zer dago urakanaren azpian?
Urakanen iragarpenarako tresnak

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia