}

Zelula amak infartua izan duten bihotzentzat

2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zelula amak infartua izan duten bihotzentzat
2009/07/01 | Elhuyar

Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroan (CIMA) eta Nafarroako Unibertsitate Klinikan egindako ikerketa batean frogatu dute hezur-muinetik eta ehun adiposotik eratorritako zelula amek hobetu egiten dutela infartua izandako bihotzaren funtzioa animalia-ereduetan. Hezur-muinetik hartutako zelulek kaltetutako ehunean jarduten dute, eta gantz-zelulak gai dira odol-hodi nahiz bihotz-zelula bilakatzeko.

Ikertzaileek uste dute erabilitako prozedurak potentzial handia duela klinikoki erabiltzeko. Pertsona batek infartu bat izaten duenean, buxatu egiten zaio bihotza irrigatzen duen arteria. Kaltetutako eremua hil egiten da, eta gelditzen den orbaina ez da uzkurtzen. Oso arazo larria da hori, eragin nabarmena baitu bihotzaren jarduera-gaitasunean.

1
255
2009
7
014
Medikuntza
Albisteak
12

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia