}

Zartadura gehiagorik ez 3D inpresio metalikoan

2017/09/20 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

zartadura-gehiagorik-ez-3d-inpresio-metalikoan
Metodologia berri batek 3D inpresio metalikoan nanopartikulen hautsa erabiltzea proposatzen du. Ohi bezala, laserra hauts metalikoa geruzaz geruza fusionatzen joango da, baina sortzen den hiru dimentsioko objetu metalikoa sendoagoa izango da. Arg. B. Ferguson

Metalekin 3D inpresioa egiteak benetako iraultza ekarriko luke industrian, diseinu metalikorako aukerak ikaragarri handituko bailirateke. Praktikan, ordea, oso gutxi dira erabili daitezkeen aleazio metalikoak, materiala zartatzen joatea eragiten baitute 3D inpresioaren fusio- eta solidifikazio-dinamikek. Zientzialariek arazoa konpondu berri dute, metala geruzaz geruza gehitzeko prozesuan solidifikazioa kontrolatzen duten nanopartikulak sartuta.

Hidrogenoz egonkortutako zirkonio-nanopartikulak erabili dituzte, kasu honetan erresistentzia handiko aluminio-aleazioak estaltzeko. Nature aldizkarian aurkeztu dute metodologia berria, eta agerian utzi dute nanopartikulen laguntzaz inprimatutako piezak ez direla zartatzen, eta forjaz sortutako materialen pareko sendotasuna dutela. Metodologia hau 7075 eta 6061 aluminio-aleazioekin garatu badute ere, bestelako aleazioekin ere erabil daitekeela azpimarratu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia