Elhuyar zientziaren komunikazioa

Zaldiak berriro etxean

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Equus przewalskii izenekoa munduko zaldirik arraroena da.

Mongoliarrek takhi deitzen dioten zaldi honek, pottokaren itxura du eta gaztain-kolorekoa da.

Equus przewalskii

izenekoa munduko zaldirik arraroena da. Mongoliako hegomendebaldean bizi zen zaldi hau, 1960. urtean desagertutzat jo zen.

Baina munduko zenbait zootan espezie honetako 1.000 animalia baino gehiago sortzea eta haztea lortu da. Erresuma Batuko hiru zootan gutxi gorabehera 100 animalia dituzte. Hori dela eta, nazioarteko talde batek zaldi hauek beren jatorrizko lurraldera eraman nahi ditu.

Mongoliarrek takhi deitzen dioten zaldi honek, pottokaren itxura du eta gaztain-kolorekoa da. Nikolai Przewalski esploratzaileak 1870. urtean zaldi hauetako bat hil zuen Mongolian eta gorpuaren hondakinak San Petersburg-eko museora eraman zituen. Bertan, espezie berri bezala katalogatu zuten. Zaldi-mota honek, zaldi arrunta ( equus caballus ) baino bi kromosoma gehiago ditu.

Zientzilari mongoliarrek takhi zaldia berreskuratzeko batzorde nazional bat osatu dute eta przewalski zaldia zaintzeko munduko erakundearekin batera hamar urte baino gehaigo daramate lanean, takhi Gobi-ra itzul dadin.

Arraza berezi hau zaindu nahi bada, ekosistema berezia eratu behar da Gobi-n. Horrela ez bada, zaldi honek berriro beherantz egin dezake desagertu arte. Fase desberdinak aurrikusten dira zaldia berriz han ezartzeko, baina arriskugarriena hasierakoa da; zaldiaren egokitze-ahalmena hor ikusiko bait dat. Fase hau igaro ondoren zaldiaren ugalaldia dator. Bere iruapena hamar urtekoa izan daiteke eta denboraldi hori igaro ondoren zaldi-kopurua nahikoa handia izan diatekeela aurrikusten da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia