Zalburu nebulosaren irudi ikusgarria

Txilen dagoen VLT (very large telescope) teleskopioak jasotako datuekin, Zalburu nebulosaren irudi ikusgarri hau erreproduzitu dute. Zalburu nebulosa Orion-en dago eta, bere izen ofiziala Barnard 33 bada ere, itxurak eman dion goitizenez ezagutzen da. Zaldiaren burua dirudiena hautsezko hodei dentso ikusgarri bat da, eta 1.400 bat argi-urtera dago.

Goiko argazkia VLT teleskopioaren FORS2 instrumentuak egindako hiru argazkiren konbinazioa da.

Gehiago jakiteko sakatu hemen

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali