Wifia elektrizitate bihurtzen duen antena bat asmatu dute

2019/01/29 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Wifi seinalea elektrizitate bihurtzen duen antena bat asmatu dute MITen. Arg. Christine Daniloff

Molibdeno bisulfuroko bi dimentsioko material batez, wifi bidezko seinalea elektrizitate bihurtzen duen antena bat (rectenna) asmatu dute Massachusettseko teknologia Institutuko ikertzaileek (MIT). Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Aurretik silizioan eta galioan oinarritutako materialak ere probatu badituzte ere, azkenean, molibdeno bisulfuroarekin lortu dute maiztasun baxuko seinaleak jasotzeko gai den antena merke eta malgua egitea.

Ikertzaileen esanean, horrek aukera emango du bateriarik gabeko gailu elektroniko malguak egiteko; tartean, baita medikuntzako inplanteak ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia