Usaimenaren zeregina eboluzioan
2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Israel-go Weizmann Institutuko ikertzaileek usaimena eta gizakiaren eboluzioa lotzen dituen teoria azaldu dute Nature genetics aldizkarian. Dirudienez 17. kromosoman sudurreko usaimen-hartzaileak kodetzen dituzten mila geneko taldea daukagu gizakiok eta, nahiz eta gaur egun erdiak aktiboak ez diren, egote hutsak gure arbasoengan funtzioren bat bazutela baieztatzen du. Txinpantzeek, berriz, ez dute gene baliokiderik. Israelgo ikertzaileen arabera, usaimen garatua izateak txinpantzeen gaineko abantaila ebolutiboa eman zien gizakiei; adibidez, elikagai toxikoak identifikatzeko gaitasun handiagoa.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia