Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ura eguzkiaren laguntzaz

1991/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Afrikako bost estatuk, Alemaniako Siemens eta Bayernwek konpainiei enkargatutako proiektuan, eguzki-izpietan oinarrituz elektrizitatea eta ura lortu nahi dira.

Mendebaldeko Afrikan ezer ugari izatekotan, eguzki-argia dute. Aldiz, ura eta energia urri dira. Afrikako alde horretako bost estatuk (Gambia, Ginea Bissau, Mauritania, Senegal eta Cabo Verde-k) Alemaniako Siemens eta Bayernwek konpainiei enkargatutako proiektuan, eguzki-izpietan oinarrituz elektrizitatea eta ura lortu nahi dira.

Proiektu honen sustatzailea, basamortutzeari kontra egiteko bost estatu horiek sortutako CILSS izeneko erakundea da. Kostua 2.000 milioi pezetakoa da eta finantzatzeko dirua Europako Ekonomi Elkartetik aterako da.

Asmoen arabera, eguzki-izpietan oinarrituko diren ur-ponpaketarako 410 zentru eraikiko dira. Gainera, eguzkitiko energiak izan ditzakeen beste abantaila batzuk ere eskainiko dira.

Nahiz eta proiektua bat izan, ez da pentsatu behar potentzi zentral erraldoi bat eraikiko denik; zentral txiki asko baizik. Zentral guztiek dituzten moduluak silikona monokristalinozkoak dira eta modulu bakoitzak 50 W-eko potentzia eman dezake. Hozteko sistema batek, adibidez, 6 modulu behar dituen bitartean, ponpaketa-zentru batek 10etik 80raino beharko ditu.

Proiektua erabat bukatutakoan, instalazio desberdinek guztira 640 kW-eko potentzia izango dute eta zentruak ondoko erara banatuko dira: 410 ponpaketarako, 89 hozteko, 303 argia emateko eta 33 bateriak kargatzeko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia