}

Ulises Eguzkiaren aurpegi ezkutuan

1994/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den irailaren 13an, espazioko Ulises zunda lehen aldiz Eguzkiaren hego polora hurbildu zen. Hirurehun milioi kilometroko distantziatik Eguzkiaren eremu magnetikoa neurtuko du.

Joan den irailaren 13an, espazioko Ulises zunda lehen aldiz Eguzkiaren hego polora hurbildu zen. Lau urteko bidaia egin du Eguzki-sisteman, eta Jupiter planetatik ere bere informazio baliotsua bidali du.

Hirurehun milioi kilometroko distantziatik Eguzkiaren eremu magnetikoa neurtuko du. Astrofisikariek diotenez poloetan Eguzkiak erupziorik ez du eta poloen parean Eguzki haizeak edo plasmak (koroak igortzen dituen gas ionizatuzko zorrotadak) 700 eta 1.000 km/s bitarteko abiadura lortzen du, nahiz eta ekuatorean 400 km/s-ko abiadura besterik izan ez.

Horrez gain Eguzkiaren poloek badute beste ezaugarri bat. Eremu magnetikoko lerroak zuzenak ditu eta izarrarteko izpi kosmikoak irensteko bide bakarra dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia