Elhuyar zientziaren komunikazioa

UEUren egitura eta funtzionamendua

1997/05/01 Meñika, M. Karmen Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lan militantean oinarrituta, 1995an burututako Kongresuaz geroztik, bazkideak eta hauek osatutako sailak dira UEUko zutabe nagusiak. Formalki Udako Euskal Unibertsitatearen izaera legala UEU Kultur Elkartea da eta horrela dago erregistraturik bai EAEan eta baita Nafarroan ere. Iparraldean, bertako legeei atxikiz, association bezala legeztaturik dago. Dena den, Batzar Nagusia, UEUkide guztiek osotutakoa, UEUren erabaki-organo gorena da. Urtean behin biltzen da eta bertan azaltzen dira aurreko ikastaldian egindakoak eta hurrengo urteko ekintza eta aurrekontuak onartzen dira. Bertan finkatzen dira UEUren ihardueraren norabideak.

Sailak lan- edo jakintza-arloen inguruko talde gisa ulertzen dira. Beraiek dira UEUko ikastaroak antolatzen dituztenak eta baita liburugintza edo bestelako iharduerak bultzatzen dituztenak ere. Sailak koordinatzeko sortu zen bilgunea Sailburuen Biltzarra dugu. Sail bakoitzeko sailburuek (edo hauen ordezkariek) osatzen dute, Zuzendaria eta Idazkaritzako bi ordezkarirekin batera. Bere eginkizun nagusia plangintza akademikoa burutzea da. Urtean hiru/lau bat aldiz biltzen da.

UEUko zuzendari ohiak, "dinosauru" nagusiak. Ezkerretik hasita: Martin Orbe, Kepa Altonaga, Inaki Irazabalbeitia eta Baleren Bakaikoa.

Ikastaroen edo bestelako ihardueren prestaketarako hainbat lan burutu behar dira, lekuak bilatu, azpiegitura antolatu, baliabide ekonomikoak segurtatu, etab. baita ere etorkizunean pentsatzea. Horretaz guztiaz arduratzen dira Zuzendaria, Talde Eragilea eta Idazkaritza. Talde Eragilea da UEUren organo bizkortzaile nagusia. Bere eginkizunak UEUren martxaren egunerokotasunarekin erlazionatuak dira. Bere helburu nagusia Sailburuen Biltzarrak onartutako sailen plangintzak aurrera eramateko beharrezkoak diren ekintzak bultzatzea eta UEUren eguneroko bizitzari loturiko guztia gauzatzea da. Hilero biltzen da.

Talde Eragilea Batzar Nagusiak aukeratutako 8 pertsonek, gutxienez, osatzen dute, gehi Zuzendaria eta Idazkaritzako langileen ordezkaria. Talde horretako partaideen artean UEUko jakintza-multzo bakoitzeko ordezkari bat dago eta herrialdekako ordezkaritza ahalik eta osoena bilatzen da.

UEUren beste langunea idazkaritza da. Idazkaritzak UEUren administrazio- eta zerbitzu lanak egiten ditu. Bere zeregin nagusia, hortaz, UEUri beharrezkoak diren gestioa, laguntza eta aholkua emateko iharduerak eskaintzea da, UEUren funtzioak ahalik eta ongien gerta daitezen.

UEUren egitura aipatzen ari garelarik, puntu oso garrantzitsu bat ezin alde batera utzi: UEUren oinarrian pertsona askoren lan militantea dago eta horrek egiten du posible, hein handi batean. UEUn hiru pertsonak soilik kobratzen dute soldata, bulegoan ari direnek, alegia. Gainontzeko arduradunek ez dute beren lanaren truke sosik jasotzen, dietak izan ezik; gainera, liburu-egileek ere musu truk ematen dizkiote UEUri egile-eskubideak. Beste modurik ez baitago gurea bezalako erakunde batek hogeitabost urteetako bizitza edukitzeko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia