}

Udazkeneko koloreak

2005/09/26 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Udazkeneko kolore biziak dira nagusi argazki honetan. Estoniako Mannikjarve zingirari ateratako argazki bitxi honek irabazi du Science and Engineering Visualization Challenge izeneko lehiaketa. Urtero antolatzen dute Science aldizkariak eta National Science Foundation-ek, eta emaitzak sarean jarri dituzte.