}

Udaberriko ereintza Erresuma Batuan: arto transgenikoa

2004/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Udaberrian labore transgenikoak landatzen has daitezke Biritainia Handian. Hala esan du bertako Ingurumen Gaietako Batzorde Aholku-emaileak, txosten baten bidez.

Txostena oso era desberdinetan interpretatu dute genetikoki eraldatutako laboreen aldekoek eta aurkakoek. Izan ere, txostenak dio arto transgenikoa ez dela ohikoa bezain kaltegarria biodibertsitaterako. Hala ere, ikerketarako bi herbizida erabili direla zehaztu dute, eta, dirudienez, arto transgenikoarekin erabili duten herbizida baino kaltegarriagoa da ohiko laborantzan erabiltzen den atrazina.

Ikerketa beraren arabera, ikertutako koltza eta erremolatxa transgenikoak ez dira ohikoak baino hobeak, ikerketa egin duten kondizioetan, behinik behin.

Adituek diote ikertzen jarraitu beharra dagoela, labore transgenikoak erabilita izango diren kalteak eta onurak zehazte aldera. Batez ere, 2005ean antrazina debekatu egingo duelako Europako Batasunak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia