}

Txernobil

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela urtebete eskas, Txernobil-eko zentral nuklearraren istripu tamalgarria gertatu zen. Joan den urtarrilean zentrala estali duen sarkofagoaren azken plaka ezarri zuten.

Erradioaktibitate-isurietatik babesteko, sobietarrek bikezko piramide bat eraiki dute eta kanpo-azal guztia altzairuzko plakez estali dute. Guztiaren gainetik plastiko hermetiko bat jarri diote. Urtarrilean, barneko material erradioaktiboen tenperatura 130° C-koa zen artean eta sarkofagoari haizatze-sistema bat ipini behar izan diote.

Haizaketa-airea egokiro iragazita, argazkian ikusten den tximinitik kanporatzen da, 3 milicurie/egun erradioaktibitatea baino gutxiago duelarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia