}

Tuberkulosia diagnostikatzeko metodo azkarra

2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tuberkulosia kontrolpean zegoela uste bazen ere, berriro indarra hartzen ari da. Aurrea hartzeko, oso garrantzitsua da garaiz diagnostikatzea. Orain erabiltzen den diagnostiko-testa, ordea, ez da guztiz ziurra. Tuberkulinaren proban, tuberkulosia eragiten duen baziloaren (Mycobacterium tuberculosis) zati proteiko bat sartzen da azalaren azpian, eta azalean erreakziorik sortzen duen ala ez ikusten da gero.

Baina emaitza jakiteko, egunak itxaron behar izaten dira, eta, gainera, positibo faltsuak ematen ditu batzuetan.

Arazo horiek gainditzeko, Mycobacterium tuberculosis-aren genoman oinarritutako metodoa asmatu dute Britainia Handiko Leicester Unibertsitateko ikertzaileek. Genomaren markatzaile batzuk aukeratuta, 2-3 ordutan gaixoaren odolean baziloa detektatzeko gai den DNA-test bat prestatu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia