Transgenikoak: 110 milioi euro salaketak baretzeko

2003/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aventis S.A eta Avanta USA bioteknologia-konpainiak prest daude salaketa jarri zieten nekazariei 110 milioi euro ordaintzeko. 2000. urtean, abereak elikatzeko hazten zen Starlink arto transgenikoa giza kontsumoko artoarekin nahasita agertu zen eta Estatu Batuetako arto-ekoizleek kalte-ordainak eskatu dizkiete hazi transgenikoaren sortzaileei, gertakariak merkatu osoa kaltetu zuelako. Chicagoko epaile federal batek aurretiazko onespena eman dio bi alderdien arteko akordioari.