Tomatearen hondakinetatik elikagaigintzako gehigarri berriak

Tomatearen hondakinetatik elikagaigintzako gehigarri berriak


Europan 8,5 milioi tona tomate ekoizten dira. Horietatik 7 milioi tona ketchup-a, saltsak edo bestelako produktuak egiteko prozesatzen dira.

Tomatea prozesatzen denean, lehengaiaren % 40 hondakin gisa botatzen da, batez ere azala eta haziak. Industriarentzat baliorik ez duten hondakin horiek, ordea, karoteno-, proteina-, azukre-, zuntz-, argizari- eta olio-iturri bikainak dira.

Tomatearen hondakinetatik osagai horiek berreskuratu eta balorizatuta, elikagaigintzako gehigarri berriak ekoitz daitezke. Horixe da AZTI zentro teknologikoak TOM Europako proiektuaren barruan egingo duena.

Ekoitziko diren produktuak merkatuan dauden antzeko produktuak baino merkeagoak izatea espero da, lehengaien prezio baxua eta prozesuaren berezitasunak direla eta. Bide batez, tomatearen prozesatze-industriaren hondakinak nabarmen gutxituko dira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna