}

Teknologia eta segurtasuna

1995/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Larrialdi-egoera arrunt baten aurrean, sortzen diren erreakzio guztiak irizpide fisiko eta psikologikoen arabera aurresan daitezkeela uste du Frantziako ikerlari-talde batek eta horiek guztiak bildu ditu simulazio-programa batean.

Larrialdi-egoera baten aurrean gutariko bakoitzak nola erantzungo lukeen aurresaterik ez dago. Hala uste genuen behintzat, Frantzian burutu berri den esperimentuaren berri izan arte.

Larrialdi-egoera arrunt baten aurrean, inplikaturiko elementu bakoitzak joera eta portaera desberdinak izan ohi ditu. Nolanahi ere, erreakzio guztiak irizpide fisiko eta psikologikoen arabera aurresan daitezkeela uste du Frantziako ikerlari-talde batek eta horiek guztiak bildu ditu simulazio-programa batean. Orain arte, ingurunearen faktoreak aztertu izan dituzte simulazio-egitasmoetan, baina programa berri horrek gizakion alderdi psikologikoa ere kontutan hartzen du.

Sute baten aurrean esate baterako, ihesbiderik logikoena zein izango litzatekeen aztertzeaz gain, izua edo agitazioa bezalako irizpideak ere aztertzen ditu. Oraindaino laborategian baino ez da erabili, baina homologazio-fasea gainditu orduko, Frantziako gobernuak erabiltzeko prest dagoela iragarri du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia